Larunbatean, azaroak 7, 10:00etatik 15:00etara, gutxi gorabehera, ibilgailuen zirkulazioa itxi eta aparkalekuak okupatuko dira Maiatzaren Biko kalean, San Frantzisko eta Naxa kaleen artean; eta Lamana kalean, Hernani eta Bailen kaleen artean. Okupatuko den guneak hesiak jarriko dituzte aurretiaz.
Maiatzaren Biko kaleko zapatuko azoka eta 2015eko BilboLoop jaialdiaren aurkezpena direla eta okupatuko da esparru publikoa. Emanaldi musikala izango da Lamana eta Maiatzaren Biko kalearen artean 13:00etan.
Bestalde, bihartik, azaroaren 7tik 13ra bitartean, zirkulazioa moztu eta aparkalekuak okupatuko diraIsleta kalean eta Uribitarte kalean, Uribitarteko arrapalen eta Uribitarte zeharkalearen artean. Ordezko bideak, Mazarredo zumarkalea, Colon de Larreategi, Buenos Aires, Ibañez de Bilbao eta Uribitarte zeharkalea izango dira.
Isleta kalean ere espaloia okupatuko da Uribitarte kalearen eta Uribitarte pasealekuaren artean. Zirkulazioa Pio X.aren plazarantz bideratuko da. Okupatuko den aldean hesiak jarriko dituzte aurretiaz eta seinalistek antolatu dute ibilgailuen eta oinezkoen joan-etorria.
Garabi bat modu berezian jartzeko okupatuko da esparru publikoa.
Era berean, azaroaren 9tik, astelehena, hilaren 21era bitartean, kalea tarteka itxiko da zirkulaziorako eta espaloiak eta aparkalekuak okupatuko dira Txakolin kalean eta Orixe kalean, Benidorm eta Navarro Villoslada kaleen artean. Bidea etengabe egongo da libre oinezkoentzat eta lanek aurrera egin ahala, aparkalekuak mugatu eta hesiak jarriko dituzte.
Lorezaintzako mantentze-lanak (zuhaitzak inaustea) egiteko okupatuko da esparru publikoa.
Gainera, azaroaren 9tik 13ra, kalea zirkulaziorako tarteka itxiko da eta aparkalekuak okupatuko dira Benidorm kaleko 1etik 15era bitarteko zenbakietan. Bidea etengabe egongo da libre oinezkoentzat; lanek aurrera egin ahala aparkalekuak mugatuko dira; eta hesiak jarriko dituzte aurretiaz.
Lorezaintzako mantentze-lanengatik ere hartuko da neurri hau.
Bukatzeko, astelehenetik, azaroaren 9tik 13ra bitartean, kalea tarteka itxiko da zirkulaziorako eta espaloiak eta aparkalekuak okupatuko dira Kanariar Uharteen kalean, 2 eta 9 zenbakien artean. Bidea etengabe egongo da libre oinezkoentzat eta lanek aurrera egin ahala aparkalekuak mugatu eta hesiak jarriko dira.
Kasu honetan ere, lorezaintzako mantentze-lanengatik okupatuko da esparru publikoa.