Hain zuzen ere, adostutako neurri eta protokoloak ezartzeko eskatu diote enpresa kudeatzaileari, eta berriak sortzeko, "utzikerian eta patxadan erori gabe".
Udaletxeko eskaileretan ordu erdiko kontzentrazioan, Bilboko Udalari ere zuzendu diote eskaria Bilbobuseko langileek. "Zerbitzuaren azken erantzule gisa", neurri eta protokoloak "betearazteko" duean erantzukizuna gogorazi diote Udalari. EH Bildu eta Goazen talde politikoetako zinegotzi batzuk langileen protestaldia babestu dute elkarretaratzean parte hartuz.
Bilbobusen erabiltzaileei, berriz, langileekiko "kolaborazio eta errespetua" eskatu diete, "erabiltzaileen gehiengoak egiten duen bezalaxe".
Urriaren amaieran Metro Bilbaoko enpresa batzordeak deituta elkarretaratzea burutu zuten hainbat langilek azken hilabeteetan bezerorengandik jasandako "eraso, irain eta mehatxuak" salatzeko.