Esparru publikoaren okupazioak eta ur mozketa iragarri ditu Udalak biharko

uriola.eus 2015ko aza. 9a, 07:00

Udalak jakitera eman duenez, bihar, azaroak 10, esparru publikoa okupatuko da Peñascal bidean, Xenpelar kalean eta Pinudiko Andra Maria etxaldean. Bestalde, arratoiak hiltzeko kanpaina martxan jarriko dute 3. barrutian eta ura moztuko dute Basurtu-Kastrexana errepidean.

Bihar azaroak 10 hasi eta abenduaren 23ra arte, galtzada, espaloia eta aparkalekuak okupatuko dira Peñaskal bidean, 15, 36, 82, 85 eta 89 zenbakien parean. Lanek aurrera egin ahala aparkalekuak mugatuko dira eta hesiak jarriko dituzte. Ibilgailuen zirkulazioa baimenduko da eta bidea etengabe egongo da libre oinezkoentzat.

Ateraguneak eta pasabide beheratuak egiteko okupatuko da esparru publikoa.

Era berean, bihartik abenduaren 23ra arte ere, galtzada espaloia eta aparkalekua okupatu eta kalea tarteka itxiko da Xenpelar kalean, 2 eta 8 zenbakien artean. Ibilgailuen zirkulazioa baimenduko da eta une oro bidea libre izango da oinezkoentzat.

Bruno Mauricio Zabala kaleko zerbitzuak berriro jartzeko eta urbanizatzeko lanak direla-eta okupatuko da kalea.

Bestalde, bihar hasi, azaroak 10 eta bost hilabetez, gutxi gorabehera, galtzada espaloia eta aparkalekuak okupatuko dira Pinudiko Andra Maria Etxaldean. Ibilgailuek zirkulatu ahal izango dute eta bidea etengabe libre egongo da oinezkoentzat.  Bilbobuseko A6 lineako zenbait geraleku kendu egingo dira: Berrizbidea/anibulatorioa zein Pinudiko Andra Maria kaleko 5 eta 9a.

Pinudiko Andra Maria etxaldea berritzeko okupatuko da bide publikoa, hain zuzen ere obra hauek egiteko: saneamendu, horniketa eta argi publikoen sareak berrituko dira, baita espaloiak ere, oinezkoen pasabide berriak jarriko dituzte , hiri-altzariak, asfaltatu eta margotu.

Bihartik hasita ere, eta hilaren 13ra bitartean, 3. barrutian, Otxarkoagan, Txurdinagan eta Avril mendian, arratoiak hiltzeko udazkeneko kanpaina martxan egongo da.

Ur mozketa

Bukatzeko, bihar, 16:00etatik 19:00etara, gutxi gorabehera, uraren hornidura zerbitzua eten egingo dute Basurtu-Kastrexana errepideko 212tik 252ra bitartekozenbaki bikoitietan eta 271tik 275era bitarteko bakoitietan.