Bilbon biziko dira, etxebizitza berean, Euskadira iritsi diren lehen errefuxiatuak. Jatorriz Eritreakoak diren hiru gizonezko dira. Hain zuzen ere, "gudatik ihesi ari diren euren artean senide ez diren hiru gizon heldu", Bilboko Udalak jakinarazi duenez.
CEAR eta Gurutze Gorriaren laguntza izango dute. Erakunde hauek arduratuko dira hiru errefuxiatuen harreraz. Osasuna azterketa egingo diete eta gizarte laguntza eta asilo politikoa eskuratzeko aholkularitza emango diete.
Izan dezaketen nekeagatik eta ondorio fisiko eta psikologikoengatik, errespetua eta intimitatea eskatu dute erakundeek hiru errefuxiatuentzat.
Programa pilotu baten baitan, Estatu espainiarrera iritsi diren lehen 19 errefuxiatuetako hiru dira Bilbon hartu dituzten lagunak. "Ondo bidean" Euskadik 1.000 errefuxiatu hartzea aurreikusi du Eusko Jaurlaritzak.