Hondakinen ohiko bost edukiontziei: berdeari (beira), urdinari (papera eta kartoia), horiari (ontziak) olioa eta hein batean TMBan birziklatzen den gainerako zaborrarenari, seigarren edukiontzia gaineratu diegu, marroia.
Bilketa honen xedea hondakinen aprobetxamendua hobetu eta materia organikoaren birziklapena areagotzea da, ingurumenari, ekonomiari eta osasunari eskaintzen dizkion abantailei erreparatuta. Sukaldeanprestatutako jatorri begetaleko hondakinak eta maneatu bako hondakinak (frutak, barazkiak, lekariak, ortuariak...), baita eta lore zein landareen hondarrak jasotzen dira edukiontzi marroian. Ondoren, hondakin organikoak konpostatze lantegira eraman eta konpost bihurtuko dituzte. Konposta zorua aberasten duen ongarria izateaz gain, lorezaintzan, nekazaritzan eta obra zibilean erabil daiteke, besteak beste.
Edukiontzi marroiek, besteek ez bezala, sarraila dute eta ireki ahal izateko giltza eduki behar da. Ekimena ondo ezagutzeaz gain, harekin konpromisoa azaltzen duten pertsonek erabiliko dutela bermatzea da erabaki horren arrazoia, konposta kalitatezkoa izan dadin.
Bosgarren edukiontzia auzune berrietan ezartzeak hurrengo pausuak izango ditu:
1. Azaroaren 9an, 10ean eta 11n: bilketa berri hau ezarriko den auzoetako 18.000 etxeetan postaz abisatuko da. 40.000 biztanle inguruk parte hartuko dute.
2. Edukiontziak kaleetan egongo dira (erabiltzeko aukerarik gabe) horren inguruan emango diren hitzaldiak hasi baino astebete lehenago, bertako itsasgarrietan informazio saioak noiz eta non izango diren azalduko da, baita bertan parte hartzeko materialen bilketa ere: edukiontzia, edukiontzia zabaltzeko giltza, bertara zer bota daitekeen azaltzen duen foiletoa eta botatzeko poltsak.
3. Informazio-saioak 19tik aurrera hasiko dira.
4. Kanpainak irauten duen bitartean, auzo-etxeetan triziklo informatibo bat egongo da, auzoko plaza eta kaleetatik ere ibiliko dena, herritarrek kanpaina honetan parte hartzeko aukera dutela gogoratzeko.
Deustuko proba pilotuaren balantzea
Deustu auzoko 1.000 familia baino gehiago parte hartzen ari dira Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak orain dela 4 urte baino gehiago materia organikoaren bilketa selektiborako ezarritako programan. Denbora bitarte horretan, gero eta pertsona gehiago ekimenera gehituz joan dira, eta bildutakoaren kopurua handituz joan egin da, urtero 80.000 kilo inguru batuz.
Deustun egindako lehengo proba honen emaitza oso positiboa izan da. Ez bakarrik hondakin organikoak birziklatzen parte hartzera animatu diren familia kopuruagatik, baizik eta biltzen den hondakinaren kalitatearengatik ere. Proba pilotu honetan bildutako hondakinen kalitatea oso ona izan da, bildutako hondakinen kopurua %99 baino gehiago kalitatekoa baita.
Hondakinak dagokien ontzira ez baditugu botatzen, prozesua garestitu eta bideraezina izan daiteke. Horregatik, Udalak auzokoentzako informazio kanpaina garrantzitsua abian jarriko du.
Kanpainan zehar, edukiontziei buruzko informazioa eskainiko da, eta egoki erabiltzeko beharrezko materialak banatu ez ezik, ontziak irekitzeko giltzak ere banatuko dira.