'Loreak' eta zuzendariak Camposeko kupulan

uriola.eus 2015eko azaroaren 10a

Bideoa prozesatzen ari gara. Itxaron pixka bat mesedez...

FAS zineklubak 'Loreak' film ezagunaren emanaldia ondu du gaur, Bilboko Campos aretoan, Kupula aretoan, 20:00etan, Prezinebi programarekin lankidetzan. Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga filmaren zuzendariak emanaldian izango dira.

FAS zineklubaren arabera, “Aneren bizitza aldatu egingo da, etxean, astero-astero, lore-sorta bat jasotzen hastean. Beti ordu berean. Eta beti izenik gabe. Lourdesen eta Tereren bizitza ere lore misteriotsu batzuen eraginpean egongo da. Ezezagun batek, astero, lore-sorta bat uzten du haien bizitzan garrantzitsua izan zen norbaiten omenez. Hiru emakumeren inguruko istorioa da; lore-sorta soil batzuen presentziak alteratutako hiru bizitzaren ingurukoa”.

Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren euskarazko filmak Oscar sarietan Espainia ordezkatzeko hautagai aukeratu dute, ingelesez besteko film onenaren kategorian.

Informazio gehiago: cineclubfas.com

Nontzeberri-k bidalita