Etxerik gabeko pertsonei "poliziak emandako tratua" salatu du EHUko San Mameseko Gazte Komunistak kolektiboak. Unibertsitateko terraza batean gaua pasatzen ari zirela, bertatik kanporatuak izan dira, "bere ohiko lekutik", EHUren "konplizitatearekin". Gazte Komunistak kolektiboaren arabera, "ez da soilik Udalak ez duela eskaintzen jendearentzako konponbiderik, arrazoi ezberdinengatik leku duin batean lo egin ezin dutenentzako, baizik eta aberrazio honen arduradunak, haiek degradatzen saiatzen dira, beraien 'akatsak' ezkutatzen dituzten bitartean, pertsona horiei errua botatzen, beraien zirkunstantziengatik".
San Mameseko ikasleek etxerik gabeen kanpalekuaren lekuko izan dira. Egunerokoan ikusi duten egoera da, eta "ez gaude prest", adierazi du Gazte Komunistak kolektiboak, lagun horiek "oraindik gehiago umildu ditzaten".
Hori dela eta, "sistemak kaltetu dituen pertsonentzat alternatibak" eskatu ditu San Mameseko kolektiboak, funtsezko eskubideak bermatuak izan ditzaten, etxebizitza duin bat izateko eskubidea, besteak beste. Alternatibak eskaintzeko erakundeei neurri zehatzak eskatu dizkie. Hain zuzen ere, "bazterketa errotik desagerrarazteko politikak", tartean, "eragileekin eta urteetan lan egin duten elkarteekin plan sozialak" ados ditzatela.
San Mameseko Gazte Komunistak kolektiboren komunikatua:
Ez jenderik gabeko etxeak, ezta etxerik gabeko jendea ere!
ehusanmames@gaztekomunistak.org