Emakumeen aurkako indarkeria identifikatzeko eta eraldatzeko elkartuko dira auzoetako elkartekideak

uriola.eus 2015ko aza. 12a, 12:45

Bilboko zortzi barrutietan lanean diharduten zenbait gizarte eragiletako ordezkariek world kafe saio batean parte hartuko dute gaur arratsaldean, 'Andre eta jabe 2015' ekimenaren baitan. Genero arteko desberdintasunak eta emakumeen aurkako indarkeria motak izango dituzte hizpide. Partaideen ekarpen eta ondorioei forma artistikoa emango diete EHUko Arte Ederretako eta Gizarte eta Komunikazioa Zientzien Fakultateko ikasleek eta kaleko ekintza batean jendarteratuko dituzte azaroaren 21ean. 

Bizkaia Aretoan world kafean bilduko dira gaur arratsaldean hiru orduz Bilboko 8 barrutietan lan egiten duten eragile ezberdinak. Bateratze-lan bat eginez, beraien auzoetan, emakumeen kontrako indarkeriaren prebentzio estrategiei eta kontaketei dagokienez konpromiso espezifikoak bilatzea izango dute xede.

Topaketa honetan emakume-elkarteek, auzo-elkarteek, jai-batzordeek, ikastetxeetako ordezkariek edota gazteriarekin lan egiten duten erakundeek hartuko dute parte, barruti bakoitzaren aniztasunaren eremuan, baita Arte Ederretako eta Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultateetako ikasleek ere.

Saioaren edukiak oinarri izango du emakumeen kontrako indarkeriaren prebentzioan auzo bakoitzeko eragileek egiten duten ekimenen identifikazioa, beraien artean elkartasuna errazteko, elkarren arteko ezagutza sustatuz.

 

Ekimen artistikoa: Kaleko ekintza

Eztabaidarako jardunaldi honen ostean, lan-prozesurik sortutako ondorioak ezagutuko dituzte parte-hartzaileek; izan ere, behin aztertu eta baloratu ondoren, zabalkundea emango zaie helburu birekin: "partaidetza areagotzea eta emaitzak azaltzea konpromisoak sendotuta".

EHUko Arte Ederretako eta Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatearekin elkarlanean, azaroaren 21ean, kalean, bilbotar hiritarrei zabaldua, ekimen artistiko baten bidez, fakultate bietako ikasleek aurretik egindako topaketatik ateratako ondorioak lan ezberdinetan islatuko dituzte.

2015erako Andre eta Jaben prebentzioaren eremuan planteatutako ekimen ezberdinek, barruti bakoitzean jada burutzen ari diren ekintzen argazki zehatz bat lantzen utziko dute, honela, auzo bakoitzeko eragile sozialen arteko elkarren ezagutza eta praktika onen elkartrukea sustatuz.

 

www.geubiok.net

@geubioknet

www.facebook.com/geubiok.net