Baliabide gutxiko adinekoek doako aholkularitza juridikoa jaso ahal izango dute

uriola.eus 2015ko aza. 12a, 13:25

Argazkia: oarsobidasoa.hitza.eus

Abokatu bat ordaintzeko baliabide ekonomiko gutxi daukaten adineko bilbotarrek doako aholkularitza juridikoa jaso ahal izango dute gaur Bilboko Udalak eta Bizkaiko Abokatuen Bazkunak sinatu duten hitzarmenari esker. Zerbitzu oinarrizkoa eta orientatzailea izango da. Besteak beste, herentziak, pentsioak, bisiten erregimenak edo ezgaitzeei buruz kontsultak egiteko aukera emango die adinekoei. Hitzarmen hau "esperimentala da". 2015eko ekitaldia bukatu arteko balioa du.

Bilboko Udalak eta Bizkaiko Abokatuen Bazkunak hitzarmena sinatu dute Bilboko adineko pertsonentzako aholkularitza juridikoko proiektu pilotu bat abian jartzeko, hain zuzen ere abokatu bat ordaintzeko baliabide ekonomiko gutxi dauzkaten pertsonentzat. Hitzarmen hori esperimentala da, 2015eko ekitaldia bukatu arte.

Udalak doan eskainiko du zerbitzu hau. Bost abokatuk arlo juridikoko gaietako aholkuak emango dizkiete Bilbon bizi diren adinekoei. Adibidez:

- Testamentuak, herentziak eta ondorengotzak.

- Gizarte Segurantzako pentsioak eta gizarte arloko prestazioak edo zerbitzuak.

- Dibortzioak, hitzarmen erregulatzaileak eta bisiten erregimenak.

- Kontsumoa, banka eta aseguruak.

- Laguntza judiziala, agiri judizialak eta, beharrezkoa bada, doako justiziaren eskaria.

- Auzokoen arteko arazoak eta jabetza horizontala.

- Ezgaitzeak eta babes judiziala.

 

Udalak doan eskainiko du zerbitzu hau. Bost abokatuk arlo juridikoko gaietako aholkuak emango dizkiete Bilbon bizi diren adinekoei.  

Zerbitzua astelehenetik barikura emango da, 10:00etatik 11:00ak arte, modu presentzialean, gizarte zerbitzu hauetan, txandaka:

- Astelehenetan: Santutxuko Oinarrizko Unitatea (Club Deportivoren Zirko Amateurra 2)

- Asteartetan: Errekaldeko Oinarrizko Unitatea (Altube zeharkalea 6)

- Asteazkenetan: Basurtuko Oinarrizko Unitatea (Zankoeta 1)

- Ostegunetan: San Frantziskoko Oinarrizko Unitatea (Mirasol kondea 2)

- Ostiraletan: Deustuko Oinarrizko Unitatea (Aguirre Lehendakaria 42)

 

Zerbitzu honetara 65 urtetik gorako pertsonak joan daitezke, Bilbon erroldatuta badaude. Hitzordua eskatu behar da 94 420 47 66 telefonoan, 09:00etatik 13:30ak arte.