2015/11/27 20:00
Banden Lehiako 7. edizioko finala gaur, azaroak 27, ospatuko dugu Bilborocken. Lau talde hauek izango dira finalean zuzeneko emanaldia eskainiko digutenak: Ozhen taldea Begiz begi taldea Desore taldea Yoko Out taldea 20:00etan hasiko da ekitaldia eta lehenengo taldea. Bakoitzak 20 minutuz joko du eta publikoak botoak eskaini ahal izango ditu taldeen alde. Epaimahaikideak ere bertan izango dira: Ritxi Aizpuru, Leire Palacios, Zuriñe Hidalgo eta Last Tourreko kide bat. URTZ taldearen doako kontzertua izango dugu ere. Animatu zaitez eta hurbildu talde hauen musikaz gozatzen eta euskal musika sustatzen!