2015/12/26 11:00

Magia Parrastan: Imanol Ituiño magoa

Magia Parrastan: Imanol Ituiño magoa
Euskararen Etxea, Deustualdea

Zer da, txori bat? hegazkin bat? Superman? Ez! Magia parrastan da! Baina…zer ote da Magia parrastan? Horixe da ikuskizun honetan ikusiko duzuena, magia parrastan, etengabe, a tutiplen! Kartek, bolatxoek, sokek, agerpenek eta desagerpenek hartuko dute protagonismoa. Espektakulu partehartzaile, dinamiko eta magikoa. Espektakulu familiarra, guraso eta seme-alabentzako aproposa! Doako ikuskizuna. * Aforo mugatua izango da, 50 haurrentzako. Iritsiera-ordena errespetatuko da.