2015/12/23 11:00

Amonaren sutondoko ipuinak

 Amonaren sutondoko ipuinak
Euskararen Etxea, Deustualdea

“Amonaren sutondoko ipuinak” ikuskizunean, ipuin tradizionalak, euskal mitologiakoak, herri ezberdinetakoak eta asmatutakoak entzuteko aukera izango dute umeek. Ipuin kontalariek txotxongiloak eta publikoan dauden haurrak erabiltzen dituzte ipuinotako pertsonaiak azaltzeko. Horrela, publikoa “ipuinean sartzen dute” eta era ezberdinetan parte hartzeko aukera ematen dute, besteak beste, esaldiak esaten, psikomotrizitate mugimenduak egiten eta soinuak egiten. Azken finean, ipuinaren benetako protagonistak bihurtzen dira. Saioa lau urtetik gorako umeei zuzenduta dago. Doako ikuskizuna. * Aforo mugatua izango da, 50 haurrentzako. Iritsiera-ordena errespetatuko da.