2015/12/27 19:30
Bidaia gogoangarria magiaren historian zehar. 1805ean, magiaren norabidea aldatzeko zorian zegoen. Sormen loraldi eder batek arte kategoria eman zion, eta hala hasi zen magiaren urrezko aroa. 200 urte geroago, Asier Kidamek, iraganeko eta orainaldiko mago mitiko batzuen lanean inspiraturik, bidaia gogoangarria egiten du magiaren historian zehar. Denok oroimenean gordetzen ditugun ilusioak, gaurko egunera ekarriak eta sekula ikusi gabeko moduan aurkeztuak.