2016/01/04 11:00
Giza-balioak eta naturarekiko errespetua bultzatzen dituen ipuin-sorta honetan hitza, ipuina, mugimenduak, soinuak, txotxongiloak eta neska-mutilen berezko fantasia dira protagonistak. Oraingoan txotxongilo ikuskizunean 'Printzesa Sagutxoa' aurkezten dugu. Printzesak ikusiko du bere aita, sagutxoen erregea, munduko pertsonaiarik ahalguztidunaren bila joaten, bere alabarekin ezkon dadin. Doako ikuskizuna. * Aforo mugatua izango da, 50 haurrentzako. Iritsiera-ordena errespetatuko da.