1,1 milioi euro utzi ditu Bilbon ONCEren/11/11ren zozketak

uriola.eus 2015ko aza. 12a, 13:00

Jesus Angel Perez Alonso ONCEko saltzaileak Bilboko El Corte Inglesen saltzen ditu ONCEko zozketako boletoak eta bere eskutik heldu da 11/11ko ilusioa bertara. 1,1 milioi euroko saria, hain zuzen ere.

Perez Alonsok, ONCEko afiliatuak, miloi bat euroko saria daraman 11 kupoietako bat bertan saldu zuen, bost zifra eta serieari dagokiona, eta horrez gain bost zifrei egokitu zaien saria jaso duten beste 19 kupoi ere saldu zituen. Guztira 1.047.500€ banatu ditu. Horrez gain 

Bizkaian Getxon, Basaurin, Etxebarrin eta Gernikan, eta Gipuzkoan Donostian, Hernanin, eta Andoainen ere 2.500 euro bana jasoko dituzten beste 44 kupoi saldu ziren. ONCE/11/11 Zozketak guztira Euskal Erkidegoan 1.111.000 euro banatu ditu. Eta egun arte 2015ko urtean ONCEk Euskadin jada guztira 14,6 milioi euro banatu ditu.

“16 urte eman ditut lan honetan eta hau izan da sari potoloa bate maten dudan lehen aldia”, adierazi du Bilboko Gran Viako El Corte Ingleseko salmenta gunean eman duen prentsaurrekoan. Bertan ere 2009an Euskadiko Saltzailerik Onena izendatu zen Delica Diazek ere egiten du lan. Miguel Morado, ONCE Euskadiko Joku Buruak esan du “hiritarrek gure produktuengan jartzen duten konfidantzari esker jarraitzen dugu ONCEko afiliatuei zerbitzuak eskaintzen. Besteak beste jada salgai dauden eta 44 milioi euro baino gehiago sariak dituen ONCEko Gabonetako Zozketaren kupoia”.