Bertsoak dantza-hizkuntzan eta dantza poesiaz beteta. Bertsolariek sentipenak eta emozioak sorrarazten dizkiete ikusleei. Baina, zer gertatuko litzateke entzuleak dantzariak balira? Nola isladatuko lukete beren belarriek jasotzen dutena oinen bitartez, dantza bilakatuta?
Galdera horren erantzuna da 'Errimak Oinetan', dantzaren mezuari eta poesiaren mugimenduari garrantzia ematen dien ikuskizun desberdina. Haatik dantza konpainiak errimak oinen zerbitzura jarri ditu eta oinak errimen erritmoan. Dantza berriak bertso berriei jarriak.
Konpainia: Haatik dantza talde
Zuzendaritza: Aiert Beobide eta Unai Elizasu
Data: 2015eko azaroaren 20an
Ordua: 20:00etan
Sarreren prezioa: 5€
Deskontua: %25eko deskontua Kutxabankeko txartelekin (4 sarrera txartel bakoitzeko).
Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak