Valérie Mréjen artistaren bideo bitxiak Bilbao Arteko Kristalezko Patioan ikusgai gaurtik ostiralera

uriola.eus 2015ko aza. 16a, 09:17

Argazkia: © foto Stephanie Solinas

Sortzaile eta idazle frantsesak tailerra emango du azaroaren 19an eta egun horretan berak egindako hainbat film labur eskainiko dira.

Arte ekoizpenerako Bilbao Arte zentroak Valérie Mréjen (Paris, 1969) artista frantses polifazetikoaren lana hurbilduko die ikus-entzuleei aste honetan. Gaurtik, azaroaren 16tik 20ra Mréjenen lau bideo eskainiko dira aldi berean hainbat pantailatan Bilbao Arteko Kristalezko Patioan: Leur historie, L`année passée", Voilà c´est tout eta La peau de l`ours. Erakusketa bideografiko hori arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara bisitatu ahal izango da.

Horrez gain, azaroaren 19an, artistak berak arte sorkuntzarako tailerra emango du Bilbao Arten egun osoan. Tailerrean parte hartzeko aurretik izena eman beharko da. Jardunaldia, Art House Zinema aretoan Mréjenen lau film labur eskainiz amaituko da. Arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Hors saison (2008), Chamonix (2002), Capri (2008), ABCDEFG (2011) eta Exercice de fascination au milieu de la foule (2011) filmak ikusi ahal izango dira, jatorrizko bertsioan, ingeleseko azpi-tituluekin. Mréjenen zinea, Institutu Frantsesarekin lankidetzan azaroaren 26ra arte Bilbao Arten ospatuko den Frantzia Garaikideko Zinegileen zikloarekin bat etorriz helduko da Bilbao Artera.

“Eguneroko keinuak eta portaerak: errepikatu behar ditugun ekintzak, egin nahi ditugunak eta beti ere atzeratzen ditugunak… erritual eta ohitura horietan lan egingo dugu, narratibak sortzen ahaleginduz, libreak medioari dagokionez (argazkia, marrazkia, performancea…)”. Horrela azaltzen du artistak berak eskainiko duen eta zine zuzendari eta idazle gisa lan egiteko duen modutik urrun ez dagoen tailerraren edukia.  

 

Valérie Mréjen Bilbao Arte Fundazioan  

Erakusketa bideografikoa  
Kristalezko Patioa  
Azaroaren 16tik 20ra arte, 17:00etatik 20:00etara
Sarrera librea  

 

Valérie Mréjenekin Topaketa - Tailerra (ingelesez)
Azaroak 19, 10:00etatik 13:00ra eta 15:00etik 19:00ra
Prezioa: 20 € (15 € Bilbao Arteko artistak eta erabiltzailek)
Inskripzioa: http://bilbaoarte.org/?p=6583646

 

Valérie Mréjenen filmak 
Azaroak 19, 19:00etan
Art House Zinema  
Sarrera librea

 

Frantzia Garaikideko Zinegileen zikloa  
Art House Zinema
Sarrera librea
http://bilbaoarte.org/?p=6583550

 

Bilbao Arte Fundazioa
Urazurrutia kalea, 32. 48003 Bilbo

http://www.bilbaoarte.org