Irteera eta helmuga Kaleko Nagusiko 25ean (BBKren egoitzaren parean) izango dituen lasterketaren ibilbide osoa hau izango da:
Kale Nagusia, 25 Plaza Biribila, Buenos Aires, Udaletxea, Epaltzaren Alargunaren kalea, Areatza, Nafarroa, Plaza Biribila, Hurtado de Amezaga, Zabalburu plaza, Autonomia, Trenbideko etorbidea, Sabino Arana, Jesusen Bihotza, Kale Nagusia, Maximo Aguirre, Museoko plaza, Deustuko zubia, Agirre Lehendakariaren etorbidea (ezkerreko erreia), Sarriko (itzuli), Agirre Lehendakariaren etorbidea (ezkerreko erreia), Deustuko zubia, Mazarredo eta Kale Nagusia.
Lasterketa igaro ahala, ibilgailuei pasatzen utziko diete udaltzainek eta antolatzaileek. Era berean, lasterketak aldaketa hauek eragingo ditu ibilgailuen zirkulazioan:
• Kale Nagusia itxita egongo da Mazarredo zumarkalearen eta Moyua plazaren artean, itxita egongo da ibilgailuen zirkulaziorako, 07:00etatik 13:30era bitartean, muntatze-lanetarako eta lasterketa bertatik igaro ahal izateko.
• Kale Nagusia itxita egongo da, Jesusen Bihotzeko plazaren eta Maximo Agirre kalearen artean, parte-hartzaileak pasatzen ari diren bitartean, gutxi gorabehera 11:00etatik 11:40ra bitartean.
• Moyua plazaren eta Portuko Markesaren arteko zatiko garajeetara sartu eta haietatik irteten direnak eta Jado plazako aparkalekutik irteten direnak Moyua plazarantz bideratuko dira.
• Mazarredo zumarkalea, Euskadi plazaren eta Henao kalearen artean: itxita egongo da lasterketak iraun bitartean, 11:00etatik 12:30era bitartean, gutxi gorabehera. Salbeko zubira eta Artxandako tuneletara ezin izango da pasatu.
Udaltzainek eta antolatzaileek, ahal den neurrian, garajeetarako eta zeharkako kaleetarako sarrerak eta irteerak bideratuko dituzte, txandaka.
Era berean, ibilbide osoan zirkulazio-aldaketa puntualak egingo dira, lasterketa pasatu ahala; hala ere, kale hauetan zirkulaziorako errei bakarra okupatuko da: Autonomia, Trenbideko etorbidea, Sabino Arana, Mazarredo etorbidea (Ibáñez de Bilbao eta Kale nagusiaren artean), Deustuko zubia eta Agirre Lehendakariaren etorbidea.
Beste alde abatetik, Bilbobuseko linea batzuetako (01, 10, 28, 56, 62, 72, 77 eta A7) geraleku bi kenduko dira Kale Nagusian (36. eta 37., zenbakietakoak) eta ibilbidea aldatuko dute, 07:00etatik 13:30era bitartean, gutxi gorabehera. A5 eta 62 lineek ez dute geralekurik izango Ibañez de Bilbao 14an eta Mazarredo 3an, 11:15etik 12:15era.
Bilbobuseko eta Bizkaibuseko beste linea batzuk ere jasan ahal izango dute lasterketaren eragina.