Kanpaina Euskal Autonomia Erkidegoko Bide Segurtasunerako Plan Estrategikoaren barrukoa da eta helburu bi ditu:
Trafikoari buruzko Legea dela eta, gidariak gidatzen duen ibilgailurako behar den baimena duela, asegurua indarrean duela eta ibilgailuak baldintza tekniko egokiak betetzen dituela (IAT eginda, zama behar bezala jarrita, argiak ondo erregulatuta eta pneumatikoak egoera onean) egiaztatuko dute udaltzainek.
Beste alde batetik, merkantzien garraioan dabiltzan ibilgailuak kontrolatzeko eta zaintzeko, Udaltzaingoak Garraioa Antolatzeko Arautegian ezarritakoa beteko dute. Hiru ezaugarri dira ziurtatu beharrekoak:
1. Garraioan jarduteko baimena, gidatutako denborak eta atsedenerako denborak, takografoan jasota daudenak.
2. Gidariaren gaitasun profesionala.
3. Merkantziaren garraiorako baldintzak betetzen direla, salgai galkorrei, izoztuei eta beste batzuei dagokienez.
Aurreko kanpainako emaitzak
Urrian egindako aurreko kanpainan, Bilboko Udaltzaingoak 5 kontrol egin zituen merkantzien garraioan ari diren ibilgailuak zaintzeko eta kontrolatzeko. Hauek dira kontrol horien emaitzak:
• Kontrolatutako ibilgailuak: 93
• Jarritako salaketak: 2 ( kontrol guztien % 2,15), eta horietatik:
- Ibilgailuaren kargarekin erlazionatutakoak: 1
- IATarekin erlazionatutakoak: 1