Proiektu bateratua izan arren, bakoitzak bere aldetik funtzionatzen duen hiru ikuskizunek osatutakoa da. Horregatik, ikusleak aukera izango du ikuskizun bakoitzerako sarrerak erosteko, eta baita hiru ikuskizunetarako ere.
Aitana Sanchez-Gijon da Medea laneko protagonista, Edipo Rey lanekoa Juan Antonio Lumbreras eta Antigona lanean azpimarragarria da Carmen Machiren partaidetza, Creonteren azalean sartuz, Antigona Manuela Pasok antzeztuko duen antzezlanean.
Antzezlan bakoitzeko emanaldi bana eskainiko da, Medea-tik hasita, larunbatean, azaroaren 14an, arratsaldeko 20:00etan. Beste biak igandean, azaroaren 15ean, izango dira, lehenengo Edipo Rey, 17:30etan, eta ondoren Antigona, 20:00etan.
Teatro de la Ciudad
Antzezlan greziarren emanaldi hirukoitz horrek Teatro de la Ciudad izena jasotzen duen antzerki proiektua osatzen du. Andres Lima, Alfredo Sanzol eta Miguel del Arco zuzendariek aurrera eramandako ekimena da, eszenako ikerketaren, gogoetaren, ekoizpenaren eta erakusketaren aldeko apustu gisa ulertua.
Madrilgo Teatro de La Abadia izenekoarekin batera ekoiztutako hiru ikuskizun horien eszenaratzea, egindako lanaren azken fasea izan da. Horrela, Andres Limak Medea zuzentzen du, eta antzezle gisa ere aritzen da, Corifeo, Creonte eta Jason antzeztuz. Alfredo Sanzol, bere aldetik, Edipo Rey zuzentzeaz arduratzen da. Eta, azkenik, Miguel del Arco da Antigona-ren zuzendaria.
Sarrerak
Ikuskizun bat: 8,50 eta 25 euro artean.
Hiru ikuskizunak: 16,50 eta 50 euro artean.
Azaroaren 15eko ikuskizun biak: 10,50 eta 32 euro artean.
Salgai www.teatroarriaga.com helbidean, 946 850 850 telefonoaren bitartez edo antzokiko txarteldegietan, aurretiazko salmenta ordutegian.