Idoia Kareaga, Gorka Zabaleta, Sabin Bikandi eta Asier Garcia estilo klasikoan Demetrio Iriarteren Alai eta Abendua, Jose Maria Gonzalez Bastidaren Goiz ereski eta Federico Cortoren Orripeko / Arin Arina eta Adan eta Eva obrak interpretatuko dituzte, jatorri herrikoia duten beste bi obrekin batera: ‘Oñatiko korpus dantzak’ eta ‘Oriako sorgin-dantza’. Luxuzko aukera bat musikari hauen talentuaz gozatzeko. Txistuaren, milaka urte izan arren modatik kanpo geratzen ez den musika tresna horren musika, estilo tradizionalenean.
Instrumentuak (txistuak, silbotea eta atabala), nahiz errepertorioa, gure herri-musikaren bertsio klasikoenera egokitzen dira kontzertu honetan. Kontzertuko egitaraua osatzeko entzungai izango dira ere Santos Intxausti (Kontrapasa IV) eta Joakin Iruretagoiena (Jeolimo) obrak.
Gogoratu Bilboko Txistularien Banda munduko danbolinteroen elkarte profesional bakarrenetakoa dela, Erdi Aroan musika-jole eta juglareen udal taldeak izan zirenaren lekuko bizia. Gaurko Txistulari Bandak 2004ko urtarrilean ekin zion ibilbideari, eta urte hauetan aukera izan dugu bi ezaugarri gutxienez antzeman ahal izateko: saioen kalitatea batetik, eta, bestetik, saio bakoitza besteetatik ezberdintzeko egindako ahalegina. Era askotako eszenatokietan eskaintzen dituzten emanaldien aniztasunagatik: Euskalduna Jauregiko Auditorioko kontzertuak, barikuetan Zazpi Kaleetako kalejirak, BilbaoMusikaren egoitzako kontzertu didaktikoak edota Bilboko Udaleko protokolozko ekitaldi eta harreretako musika-akonpainamendua.
Bilboko Udal Txistularien Bandako udazkeneko-neguko zikloaren hurrengo emankizuna abenduaren 20an izango da: Gabonetako kontzertua Euskeria Abesbatzarekin Euskalduna Jauregiko A1 Aretoan. Denboraldi osoko ikuskizunarik hunkigarri eta familiarrenetakoa izango da.