Parisko atentatuak gaitzesteko elkarretaratzea deitu dute eguerdian udaletxe aurrean

uriola.eus 2015ko aza. 16a, 09:49

Lehendakaritzatik eta EUDELetik egindako deiari erantzunez, elkarretaratzea egingo da gaur, hilak 16, Parisko atentatuak gaitzesteko EAEko udaletxe askotan. Bilboko Udalak bat egin du deiarekin.

Bilboko herritarrak elkarretaratze honetan "parte hartzera gonbidatuta daudela" adierazi du ohar baten bidez Bilboko Udalak. Elkarretaratzean parte hartuko dute, besteak beste, Juan Mari Aburto alkateak, Udal Korporazioko gainerako kideek eta Frantziaren Bilboko kontsulak.

Ekitaldia gaur, astelehena, azaroak 16, 12:00etan izango da, Bilboko udaletxeko kanpoaldeko eskalinatan.