Protesta honekin batera, idatzi bat eta bildutako sinadurak aurkeztu zituzten udal erregistroan. Bertan azaltzen dute, jolastokiak "lurzorua birrinduta" duela, "hornikuntza hondatuta eta garbiketa ere ez dela ona". Hori gutxi balitz, jolastokian hainbat burdin haga daudela ohartarazi dute eta duten punta zorrotzek zenbait zauritu eragin dituztela.
'Gurasoak' elkartetik, adierazi zuten, azken hiru urtetan kalte guzti hauen berri eman diotela Udaleko arduradunari eta behin ere ez dutela erantzunik jaso. Egoera honen aurrean, "baztertuta eta haserre" sentitzen direla mahaiganeratu zuten.