Indarkeriaren aurka isilean

uriola.eus 2015ko aza. 16a, 12:45

Argazkiak: Bilboko Udala, CCOO-Euskadi, EH Bildu

Eguerdiarekin bat isiltasuna jabetu da Bilboko udaletxeko eskaileretan. Pariseko atentatuak gaitzesteko elkarretaratzean parte hartu dute erakundeetako ordezkariek eta herritarrek.

Joan de ostiralean Parisen gertatutako atentatuetako biktimei eta Pariseko herritarrei elkartasuna eta babesa agertzeko ekitaldia izan da gaurkoa. Ekitaldi isila. Baita munduko beste bazter batzutan gertatzen diren atentatuak errefusatzeko hitzordua ere. Izan ere, Pariseko biktimak ez ezik Siria, Libia, Afganistan, Nigeria... eta beste hamaika herrialdetako gatazka armatuetako biktimak ere gogoan izan dituzte. Gerraren aurkako eta bakearen aldeko eskaria da oro har jendarteak egin duena.

 

Bilbon

Lehendakaritzatik eta EUDELetik egindako deia babestu du Bilboko Udalak. Pariseko atentatuak gaitzesteko udaletxe eskaileretan elkartu dira, besteak beste, Juan Mari Aburto alkatea eta Udal Korporazioko kideak, Frantziaren Bilboko kontsula edota Alfonso Alonso Espainiako Osasun ministroa.

Herritar batzuk lore zuriak eta kandelak paratu dituzte udaletxeko eskaileretan dolua agertzeko eta biktimak gogoratzeko.