Gaur hasi, azaroak 17, eta abenduaren 1era bitartean, gutxi gorabehera, espaloi zati bat eta aparkalekual okupatuko dira Colon de Larreategi kalean, 29. eta 31. zenbakien artean. Oinezkoek igarobidea libre izango dute eta okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dira aurretiaz.
Elektrizitatearen kanalizazio-lanak espaloitik egiteko okupatuko da espazio publikoa.
Bestalde, gaurtik hilaren 20ra, ostirala, 09:30etatik 18:00etara, gutxi gorabehera, ibilgailuen zirkulaziorako itxiko dute Errekalde Zumarkalea; arrikibar plazaren parean. ordezko bidea Iparragirre izango da. Egun horietan Errekakoetxe kaleko aparkalekuak okupatuko dira, 4 eta 10 zenbakien artean eta okupatuko den gunean hesiak jarriko dira aldez aurretik.
Kalea eta aparkalekuak okupatuko dira zoladura mortero inprimatuarekin konpontzeko eta ertz-erretenak jartzeko (espaloiaren ondoan jartzen den erretena, euriurak bideratzeko).
Bukatzeko, gaurko egunean, azaroak 17, 16:00etatik 21:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ura kenduko dute Deustun. Hain zuzen ere, neurria, Lehendakari Agirre kaleko 13tik 33ra; Luis Power kaleko 22tik 28ra; eta Rafaela Ybarrako 31an ezarriko da.
Agirre Lehendakariaren eta Luis Power kalearen arteko gurutzean hodi nagusi bat baliogabetzeko eta gero berria jartzeko kenduko da ura.