Santa Zezilia omenduko dute Bilbao Musikako irakasle eta ikasleek kontzertu banarekin

uriola.eus 2015ko aza. 18a, 07:15

Hainbat instrumentutako 20 irakasle baino gehiagok musikaren zaindari omentzeko kontzertua eskainiko dute Campos Eliseos antzokian, musika-errepertorio anitz eta zabal batez, gaur, hilak 18. Ikasleek berriz azaroaren 26an eskainiko dute kontzertua Bilbao Musikako auditorioan.

2015-2016 ikasturtean, BilbaoMusikako 53 irakaslek eskolak emango dizkiete 7 eta 82 urte tarteko 1.750 ikasle ingururi, eskaintza anitz eta zabal baten bidez. Ikasle gehienak Galera eraikineko ikasgeletan, baina Txurdinagako Pio Baroja, Indautxuko Felix Serrano, Campo Volantineko Epaltzaren Alarguna eta Deustuko herri ikastetxeetan ere eskola-ordutegiz kanpoko musika-eskolak ematen dira.

Publiko orokorrari irekita dago kontzertua eta Bilbao Musikak ikasleak bertara joateko animatu ditu. Udal Musika Eskolako Zuzendari Pedagogikoa den Juncal Lozanok nabarmendu duenez, “musikazaletasuna sustatzeko modu ona da kontzertuetara joatea. BilbaoMusikako kontzertuak aukera ona dira txikienei laguntzeko, irakasleei entzunez ere zeozer ikas daitekeelako”.

 

Santa Zezilia omentzeko irakasleen kontzertua - Egitaraua

Azaroak 18 asteazkena, 19:00etan, Campos Eliseos antzokian. Sarrera doakoa da, baina gonbidapena (2 pertsona bakoitzeko) hartu behar da aldez aurretik antzokiko txarteldegian.
 

Javier Navascues (Bibolina), Maite Olmos (Pianoa): Grandpa´s violin... Y. Kajiura.

Jasone Akizu (Txistua), Ana Ispizua (Txeloa), Iñigo Eskubi (Gitarra): Mc Guire´s Landing... P. Huttlinger.

Mikel Albistur (Oboea), Leire De Diego (Pianoa): Berceause... B. Godard.

Mikel Albistur (Oboea), Leire De Diego (Pianoa), Txubio Fernandez de Jauregi (Kontrabaxua), Gaizka Salazar (Bateria): Blues for D.D... J. Agrell.

Gorka Irurtia (Txistua / Txirula), Mikel Albistur (Oboea), Javier Navascues (Bibolina), Iñigo Eskubi (Gitarra), Txubio Fernandez de Jauregi (Kontrabaxua), Gaizka Salazar (Perkusioa): La Bamba... R. Valens eta Taylor Bar 4 am / Ceol na Mara... Lunasa.

Alvaro Garcia (Gitarra + ahotsa), Iñigo Eskubi (Gitarra), Goyo Gutierrez (Teklatuak + Ahotsa), Txubio Fernandez de Jauregi (Kontrabaxua), Gaizka Salazar (Bateria): Seven days... Sting eta Belief... J. Mayer.

Carlos Gonzalez (Bibolina), Javier Navascues (Bibolina) , Natalia De Miota (Bibolina), Marta González (Biola), Ana Ispizua (Txeloa), Txubio Fernández de Jauregi (Kontrabaxua), Oihana Landa (Txirula), Mikel Albistur (Oboea), Sergio Alonso (Klarinetea), Asier Sierra (Klarinetea), Joseba Bustamante (Saxofoia), Amezti Gojenola (Fagota), Ibon San Vicente (Tronpeta), Pilar Zaballa (Tronpa), Iñaki Busto (Tronpa), David Abellan (Tronboia), Gaizka Salazar (Perkusioa), Maite Olmos (Pianoa), Jeronimo Martin (Zuzendaria):  Themes from Scheherezad... N. Rimsky-Korsakov eta Vals nº 2 de la suite jazz nº 2... D. Shostakovich.

 

Santa Zezilia omentzeko ikasleen kontzertua

Eguna: Azaroak 26 osteguna

Ordua: 19:00etan

Lekua: Bilbao Musikako auditoriumean