Udalak eta Deustuko Unibertsitateak, Bilboko Saltoki Berritzaileen laguntzarekin, Technoshop ekimen aurrendaria antolatu dute. Teknologia berriak erabiliz hiriaren sendotasunak eta gaitasunak, merkateritza-erreferente bezala, agertaraztea da programaren helburua. Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateko 34 ikaslek haien ideiak garatu dituzte ekimenean parte hartu duten saltokien erakusleihoen itxura eta erabilera hobetzeko. Sortutako proiektuak Bilboko 16 saltokiren erakusleihoen egongo dira ikusgai azaroaren 20tik 30era, “Bilbao Bizkaia DWeek 2015” ekitaldiaren ospakizunarekin bat eginik.
Technoshopen asmoa ingeniaritza, teknologia, berrikuntza eta merkataritzaren arteko batasuna posible dela frogatzea da, eta kultura zientifikoa eta ikerkuntza balioan jartzea, gure gizartearen garapenaren eta hobekuntzaren funtsezko elementu gisa. Parte hartzen duten saltokien erakusleihoetan ingeniaritza aplikatuz, gure egunerokoan teknologiaren eta zientziaren erabilera praktikoak eta onurak hurbiletik ikusteko aukera eskainiko digute, kasu honetan, erosketetan. Proiektuak Deustuko Fab Labean garatu dira. Diziplina anitzeko esparru hau, 400 FabLab baino gehiagoko munduko sare baten barruan dago, izen handiko Institute of Technology Massachusettsek (MIT) bultzatuta.
Bilboko Udalaren eta Deustuko Unibertsitatearen arteko elkarlanari esker martxan da Technoshopen I. Edizioa. Ekimen hori irailean hasi zen eta gaur kaleratu dira lortutako emaitzak Bilboko Udalean ospatutako prentsaurrekoan. Sektore publikoa, unibertsitatea eta merkataritza helburu beraren inguruan batzeaz gain, Technoshopek beren jakintza eta lana eskaini duten Ingeniaritza Fakultateko 34 ikasleri beren ideiak garatzeko, prestakuntza praktikoa hobetzeko eta kaleko gizartearen errealitatearekin lotura zuzen bat izateko aukera ematen die, teknologiaren eta bere aplikazio anitzen azken joerak publikoarekin partekatuz.
Eraskusleiho interaktiboak
- Abuelo Actual (Maria Diaz Haro kalea, 26).
- Al Dente (Labayru Merkatua).
- Arco (Benidorm kalea, 2).
- Arnaga Papeleria (Colon de Larreategui kalea, 8).
- Cerrajeria Wilma (Trauko kalea, 21).
- Con Encanto (Poza Lizentziatuaren kalea, 73).
- Equipo De Viaje (Erribera kalea, 20).
- Optica Jesus (Kapelagile kalea, 8).
- Ootikari (Ugarte kalea, 5).
- Paragueria Leoz (Belostikale kalea, 25).
- Vanaan (Agirre Lehendakariaren kalea, 153).
- Tourline (Henao kalea, 2).
- Fotorama (Julian Bolivar 7).
- Matxi (Urkixo zumarkalea, 20).
- Decoracion Julio Aristin (Blas de Otero kalea, 9-B).
- Psikolan (Luis Power kalea, 4).