Emakumeak taula gainean jarriko ditu Bazter Fest jaialdiak

uriola.eus 2015ko aza. 18a, 10:00

Eskina Femeninak, Bilboko Udaleko Kultura Barrutik programaren eta Taupaka disketxearen laguntzarekin, azaroaren 26 eta 27an, Bazter Fest jaialdia antolatu du. 

Azaroaren 26an, ostegunean, San Frantziskoko Udaltegian 'Emakumeak taula gainean' izeneko mahai-inguruan parte hartuko dute Saioa Cabañasek (Emarock proiektuaren partaidea), Aneguriak (Eskina Femenina), Maria Riverok (Siroka eta Hutsa taldeen) eta La Basuk (Eskina Femenina). Miren Arangurenek (musikari eta feminista) moderatuko du mahai-ingurua.

Azaroaren 27an, ostiralean, aldiz, Nizuri Tazuneri, La Basu eta Sylak kontzertu bana eskainiko dute Hika Ateneoan 20:30ean.

eskinafemenina.org

@ESKINAFEMENINA

facebook.com/Eskina-femenina