Esparru publikoaren okupazioak eta ur mozketa iragarri dituzte gaurko

uriola.eus 2015ko aza. 19a, 07:00

Udalak jakinarazi duenez, gaur, azaroak 19, aparkalekuak okupatuko dira Tiboli kalean; Zurbaranbarriko igogailuaren zerbitzua etengo dute eta zirkulazioa itxiko da Sabino Arana eta inguruetan. Gainera Sabino Aranan ur mozketa ere egongo da. 

Gaur, azaroak 19, hasi eta abenduaren 4ra bitartean, aparkalekuak okupatuko dira Tiboli kalean, 20. eta 24. zenbakien artean. Oinezkoek igarobidea libre izango dute eta okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dituzte aurretiaz.

Elektrizitatearen kanalizazio-lanak egiteko okupatuko da espazio publikoa.

Bestalde, gaur eta bihar, Zurbaranbarriko igogailu inklinatua ez da ibiliko. Bihar arratsaldean, azaroak 20, aurreikusten da igogailua berriz ere zerbitzua ematen hastea. Kabina margotzeko hartuko dute neurria. 

Gainera, gaur eta bihar ere, zirkulazioa itxiko da Sabino Aarana etorbidean, Eguia Jeneralaren eta Autonomia kaleen artean. Ordezko bideak Trenbideko etorbidea eta Luis Briñas kaleak izango dira. Itxiera horren ondorioz Zankoeta kalea ere itxi egingo da, Trenbideko etorbidearen eta Sabino Aarana etorbidearen artean. Hortaz, tarte horretako sartu-irtenak Trenbideko etorbidetik egin beharko dira.

Asfaltatze-lanak egiteko eta seinale horizontalak pintatzeko okupatuko da kalea.

Bestalde, gaur, arratsaldeko 16:00etatik 21:00etara, gutxi gorabehera, uraren hornidura zerbitzua etengo dute Sabino Arana etorbideko 33, 35 eta 37 zenbakietan eta Simon Bolivar kaleko 27an.

Udalaren ur-sarean lotura-lanak egiteko kenduko da ura.