Father John Misty izenordearen atzean ezkutatzen da Joshua Tillman abeslaria, bateria, gitarrista, musikagilea eta Fleet Foxes taldeko kide ohia. Lehenengo albuma Fear Fun (2012) izan zen, eta horri esker Coachella edo Lollapalooza jaialdi arrakastatsuetan parte hartu zuen. Bigarren diskoa kaleratu berri du, I Love You, Honeybear izenburua duena. Gainera, NME aldizkariak 10 puntutik 9 eman dizkio; beraz, honek ere arrakastaren bide bera jarraituko duela esan daiteke.
Father John Misty artistaren identitate-zeinuak, besteak beste, hauexek dira: doinu biziak, hitz interesgarri eta dibertigarriak (bere bizitzan eta bere maitasun-abenturan zein -ezbeharretan inspiratutakoak) eta zuzeneko emanaldi karismadunak. Bilbao BBK Live Jaialdian aurkeztuko duen azken LParekin, orain arte haren ikurra izan den folk estilotik apur bat aldenduko da, eta jazz nahiz rhythm & blues estiloetara gehiago hurbilduko da, baita honky-tonk psikodelikoenera ere.
Courtney Barnett Sydneyn jaio zen, Tasmanian hazi eta Melbournen bizi da, eta 27 urterekin "Kurt Cobain australiarra" ezizena irabazi du. Rolling Stone aldizkaria Bob Dylanen lehenengo garaiarekin erkatzera ausartu da, eta Pitchfork, NME edo The New York Times gisako argitalpenek hamaika kritika positibo egin dizkiote haren rock, pop eta garage soinuak elkartzeko duen modu bereziari, folk, punk eta psikodeliaren ukituekin batzen dituenak.
Abeslari eta gitarrista ezkertiarrak bira ugari egin ditu Ameriketako Estatu Batuetatik, eta munduko musika-hitzordu garrantzitsuenetako batzuetan parte hartu du, hala nola Bonnaroo edo Lollapallooza. Horrek aukera eman dio jarraitzaileen kopurua handitzeko eta indartzeko, zuzenekoez eta abestiez baliatuta, non distortsionatutako gitarrak eta umorez zein kostunbrismoz betetako hitzak izan diren protagonistak. Diskografia osatzen duten bi EP eta LP bat ditu (Sometimes I Sit and Think, and Sometimes I Just Sit), iaz merkaturatu zuena.
Bonu-eskaintza
Jaialdiak ondoz ondoko bigarren `sold out´ egitea lortu zuen aurreko edizioan, eta, gaur egun, 90 euroko bonu-eskaintza bat du abenduaren 3ra arte (gehi sei euro gastuengatik). Kanpina duen bonuak 100 euroko prezioa du, gehi sei euro gastuengatik.
[2015/11/17] Pixies, BBk Live 2016 jaialdiko lehen kartelburua