Hain zuzen ere, istripua Sabino Arana etorbideak eta Felipe Serrate kaleak bat egiten duten bidegurutzean izan da; tranbia errailetatik irten da eta sei ordu behar izan dituzte konpainiako langileek beratik kentzeko eta zerbitzua berriro ere martxan jartzeko. 17:00etan hasi ekin dio zerbitzuari.
Udalak esandakoaren arabera, zortzi lagun zauritu dira, zazpi bidaiari eta gidaria eta horietako hiru Basurtuko ospitalera eraman dituzte. Zauri arinak dituztela adierazi dute ospitaleko arduradunek eta denek jaso dute senda-agiria arratsaldean.