Arratoiak hiltzeko kanpaina abiatuko dute Ibaiondon

uriola.eus 2015ko aza. 20a, 06:00

Gaur hasi, azaroak 20, eta hilaren 26ra bitartean, 5. barrutian, Ibaiondon, arratoiak hiltzeko kanpaina egingo dute. 

Udalak azaroan eta abenduan zehar arratoiak hiltzeko kanpaina Bilboko barruti guztietara eramango du. Oraingoan, hilaren 20tik 26, Ibaiondora. Hain zuzen ere, kanpaina, Zazpi Kaleetan, Iturralden, Solokoetxen, Atxurin, San Frantziskon, Bilbo Zaharrean, Zabalan, San Adrianen, Ibaizabal-Abusun eta Miribillan garatuko da.