Ekimen horren bidez, aztertu nahi da ikasleen garraioa zein baldintzatan egiten den eta Bilboko Udalak baimendutako ibilbideak eta geralekuak egokiak direla ziurtatu; era berean, eskola-garraioan ari diren ibilgailuak zorrotz kontrolatu nahi dira.
Horretarako, Udaltzaingoak azterketa mota bi egingo ditu kanpainak irauten duen bitartean. Lehenengoan administrazio arloko kontrola egingo dute, alegia, ibilgailuen eta gidarien baimenak eta agiriak (gidabaimena eta alkoholemia-proba, besteak beste) eskatuko dituzte; bigarrenean arreta berezia jarriko zaie zerbitzua ematen duten autobusen ezaugarriei, eskola-umeen segurtasuna bermatze aldera. Udaltzainek arau-hausteren bat egin dela ikusten badute, salaketa jarriko dute.
Era berean, kontrolak egiten dituzten udaltzainek ziurtatuko dute eskola-garraioan dabiltzan autobusek Bilbon egiten dituzten ibilbideak eta geralekuak Udalak baimendutakoak direla.
Bilboko Udaltzaingoko Trafikoko Atalak lortzen dituen datuekin taulak egingo dira, estatistikak osatzeko; horretarako, aldez aurretik ezarritako adierazle jakin batzuetara egokituko dira.
2014an, martxoan eta azaroan egindako kanpainetan, Bilboko Udaltzaingoak 18 ikastetxeetako 92 autobusi kontrolak egin zizkieten eta salaketa bakarra egin zuen –IAT ez pasatzeagatik- ikuskatutako autoei. Datu hau, orokorrean, Urian eskola garraioan darabilten ibilgailuen egoera onaren seinale da.