Gaur, asteazkena, hilak 25, manifestazioa deitu du Bilboko Koordinadora Feministak 19:30ean Arriaga plazatik hasita, 'Indarkeria matxista 'inori/inoiz/inon EZ!' lelopean.
Ostiralean, hilak 27, 'Autodefentsa feministaren adierazpen anitzak' lelopean, mahai-ingurua izango da 19:00etan, La Bolsa udaltegian.
Gehiago
Aste honetan, bestelako ekimen batzuk ere antolatu dituzte gizarte eragileek.
Maite Asensio Lozano Berria egunkariko kazetariak 'Hedabideei begira, betaurreko moreak jarrita' izeneko hitzaldia eskainiko du gaur goizean, 10:00etan, Bidebarrietako liburutegian ELA sindikatuak eta Manu Robles-Arangiz Institutuak antolatuta.
Steilas sindikatuak antolatuta, gaur ere, 10:15ean, 'Beldurrari hortzak erakutsi' unitate didaktikoa aurkeztuko dute eta 11:00etan, Norma Vazquez militante feministak hitzaldia eskainiko du. Bi ekimenak Steilas sindikatuaren Bilboko egoitzan izango dira (Nikolas Alkorta 3). 13:30ean, elkarretaratzea egingo dute Steilaseko kideek, Plaza Biribilean, 'Hezkitza da bidea' lelopean.
Miriam Herbonek dinamizatuta, 'El buen amor, vacuna para la violencia de género' hitzaldia izango da Rekalde Aretoan, 19:00etan. Hitzaldi honetan maitasun zintzoa identifikatzen laguntzeko gako batzuk aztertuko dira, genero-indarkeriari aurre egiteko emakumeen baliabide gisa.
Uribarrin 19:00etan, elkarretaratzea egino dute arrapala mekanikoetan.
Bestalde, Zorrotzan ere protesta eguna deitu dute. Auzoko sarreran hormairudia margotuko dute: "Zerk egiten zaitu handi biolentziaren aurrean? Salatu…". 11:30ean, globoak askatuko dituzte parkean biktimen oroimenez eta ondoren, ikasleek ekintzak izango dituzte institutoko jolasorduan. Bukatzeko, 19:00etan, indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratzea egingo dute Fray Juan eta Astillero kaleen arteko izkinan.