Bihar, azaroak 25 hasi eta abenduaren 18ra, galtzada eta espaloia okupatuko dira Morgan kalean, 4. eta 6. zenbakien artean. Lanak egiten diren bitartean, oinezkoen pasabide semaforizatua lekuz aldatuko da eta zirkulazioaren errei bat itxiko da, Euskalduna zubirako noranzkoan, tuneletako irteeran (Karmelo Bernaola kaletik). Ibilgailuen zirkulazioa baimenduko da eta bidea etengabe egongo da libre oinezkoentzat.
Saneamendu sareko kanalizazioa bideratzeko okupatuko da espazio publikoa.
Bestalde, bihar arratsaldean, 16:00etatik 18:00etara, gutxi gorabehera, uraren hornidura zerbitzua kenduko dute Iparragirre kaleko 16,18 eta 20 zenbakietan eta Henao kaleko 52an.
Iparragirre kaleko 16an dagoen berunezko ur-hartune bat berritzeko kenduko da ura.