Eguerdiarekin batera Zirika! herri gunera (Erronda 12) hurbiltzen direnek Drina Zubia Kultur Elkartearen aurkezpen ekitaldian parte hartzeko aukera izango dute. Balkanei buruzko argazki eta bideo proiekzioa, Drina Zubia saria, irratsaioa eta luntxa izango dira, besteak beste.
Elkartea
Drina Zubia Kultur Elkartea hego-eslaviar herria oinarri duen euskal elkartea da. Bere jarduna Euskal Herrian kokatua dago, beraz Euskal Herriko lau hizkuntzetan (euskara, gaztelania, frantsesa eta okzitaniera) egiten ditu bere jarduerak, halere, euskara lehenestea da bere asmoetako bat.
Drina Zubia Kultur Elkarteak Jugoslavia ohiko eta Balkanetako herri guztien ezagutza bultzatu nahi du errespetu eta elkartasuneko ikuspegia garatuz. Halere, bere lanean Jugoslavia ohiko estatu, nazio eta herriak lehenesten ditu, bigarren maila batean geratuz gainontzeko Balkanak.
Ildo horretan, elkarte kulturala da bere zentzurik zabalenean ulertuta: gizartea, musika, artea, literatura, bidaiak, antropologia, hizkuntzak, historia, politika, ekonomia eta kirolak lantzen ditu. Garrantzitsua da azpimarratzea ez duela bere egitasmo nagusien artean lan politikoa egitea.
Twitter: twitter.com/Andritx
Facebook: www.facebook.com/drinazubia
Bloga: www.drinazubia.wordpress.com