'Bidaia' izenburua daraman ikuskizunak bandako bost kideak elkartuko ditu bihar, 19:30ean. Garikoitz Mendizabal zuzendaria buru dela, Idoia Kareagak, Sabin Bikandik, Gorka Zabaletak eta Asier Garcíak musika ibiltaria eskainiko dute. Emankizuna dohainik da.
Gogoratu Bilboko Txistularien Banda munduko danbolinteroen elkarte profesional bakarrenetakoa dela, Erdi Aroan musika-jole eta juglareen udal taldeak izan zirenaren lekuko bizia. Gaurko Txistulari Bandak 2004ko urtarrilean ekin zion ibilbideari, eta urte hauetan aukera izan dugu bi ezaugarri gutxienez antzeman ahal izateko: saioen kalitatea batetik, eta, bestetik, saio bakoitza besteetatik ezberdintzeko egindako ahalegina. Era askotako eszenatokietan eskaintzen dituzten emanaldien aniztasunagatik: Euskalduna Jauregiko Auditorioko kontzertuak, ostiraletan Zazpi Kaleetako kalejirak, BilbaoMusikaren egoitzako kontzertu didaktikoak edota Bilboko Udaleko protokolozko ekitaldi eta harreretako musika-akonpainamendua.
Azpimarratzekoa da Bilboko Musika Bandarekin egindako mundu mailako estrenaldia, Gregory Fritz amerikarraren 'Euskal Dantzak' 2004an. Bandak bere ibilbidean baditu diska batzuk kaleratuak: 2004an Bilboko Udal Txistulari Banda; 2006an Alos Quartet Harizko Laukotearekin Harizko Txistua izenburua zuena. 2007an “Hala ere” musikari ospetsuen laguntzaz, hala nola, Kepa Junkera, Pello Ramírez, Aitor Furundarena, Iñaki Salvador, Marijose Arregi eta Xabi Zabala besteak beste. 2010ean Kantari Gabonetan diska Leioako Kantika Koralarekin. 2014an Plazan eta aurten, X urte, hamaika lagun CD/DVDa.