Musika eskolako 60 ikasle baino gehiagok kontzertua eskainiko dute 19:00etan, BilbaoMusikako Auditorioan.
2015-2016 ikasturtean, adin guztietako 1.750 ikasle, musika ikasten ari dira Udal Eskolan. 7 eta 82 urte tarteko ikasleak dira. Beste urte batez, eskolako kideek, etorkizuneko musikari gazteek, kontzertu hunkigarri hau ilusio handiz prestatu dute, senideen nahiz publikoaren aurrean, haien talentua erakusteko gogoz. Aurten ere errepertorio zabala prestatu dute eta bertaratzen direnek Paganiniren La danza de las brujas, Mecanoren Hijo de la luna, Tchaikowskyren El Cascanueces balletaren Danza del hada de las golosinas, Piazzolaren Ave Maria edo Gorka Sarriegiren Arratsalde honetan entzuteko aukera izango dute. Guztira, 60 ikaslek baino gehiagok parte hartuko dute, bakarka, binaka eta taldeekin batera.