Bertsolari pelikula dokumentala Donostiako 2011 zinemaldiko sekzio ofizialean aurkeztu zen. Ondoren Euskal herria, Madril eta Bartzelonako areto komertzialetan estreinatu zen, 16.000 ikusle baino gehiagok ikusi zuten pelikula zine aretoetan. Ondoren, herriz herri proiekzio ezberdinak egin ziren gehienetan pelikulako protagonisten solasaldiekin. Internet bitartez ere pelikula ikusteko aukera zabaldu da filmin plataforma digitalaren bitartez.
Munduko zine jaialdi ezberdinetan parte hartzen ari da gaur egun. Hauetako batean, Fortaleza (Brasil) hiriko Cine Ceara jaialdian Argazki Onenaren Saria jaso zuen.
Asier Altuna zuzendariaren arabera "gaiak berak lagundu digu estimulu moduan filma sortzeko prozesuetan. Asko gozatu dugu inprobisatzen, gidoia filma egin ahala idazten, lehenik amaiera pentsatzen –bertsolariek egiten duten bezala–, bertsoen egitura eta pelikularena alderatzen, isiluneekin eta biluztasunarekin jokatzen, bertigoarekin. Baina batez ere intuizioak gidatu gaitu. Nora iritsiko ginatekeen oso ondo jakin gabe, prozesuarekin gozatu dugu, eta bukatu dugunean izugarrizko poza sentitu dugu".
Zine Kontari 2015
Hogei urte bete dituela eta, hainbat ekitaldi antolatu ditu Euskal Herriko Gidoilari Profesionalen Elkarteak. Horien artean Zine Kontari 2015 euskaraz idatzi eta ekoiztutako zinemaren zikloa, SGAE Fundazioarekin elkarlanean.
Euskarazko film labur eta luzeak sustatzeko asmoz, aste honetan hainbat emanaldi eskaini dira Campos Eliseos Antzokian. Pase guztiak 19:00etan hasiko dira, eta bi euroko salneurria izango dute (bost euro lau saioetarako pasea hartuz gero).
[2015-11-24] '80 egunean' filma eskainiko dute Zine Kontari 2015 zikloaren baitan
[2015-11-11] Bizkaie: 'Zine Kontari', Euskal Herriko Gidoilari Profesionalen Alkartearen eskutik