Bilboko Musika Banda eta Ines Olabarria 'Dantza Ezagutzen' kontzertuaren protagonistak

uriola.eus 2015ko aza. 27a, 13:30

Ines Olabarria mezzosoprano bilbotarraren ahotsa entzun ahal izango da  Udal Musika Bandaren musikarekin batera igande honetan, azaroaren 29an, eskainiko den kontzertuan.

Eguerdiko 12:00etatik aurrera, Dantza ezagutzen kontzertua eskainiko diete ikus-entzuleei. Anatoly Liadoven Danse de L´Amazone eta Sergei Prokofieven Romeo eta Julieta (Balleterako suitea) interpretatuko dituzte eta Inés Olabarriaren partaidetzarekin, Manuel Fallaren 'El amor brujo' ere eskainiko dute, estreinatu zenetik 100 urte betetzen diren honetan.

Jose R. Pascual Vilaplana zuzendari titularraren aginduetara, 45 interprete profesional baino gehiago dituen Bilboko Bandak musika onez berriro beteko du Euskalduna Jauregiko Auditorioa igandean. Sarrera 2 eurotan izango da eta jauregiko txarteldegian jaso daitezke kontzertuaren egunera arte, BBKko kutxazainetan eta www.euskalduna.net webgunean.

Jose R. Pascual Vilaplana zuzendari titularraren aginduetara, 45 interprete profesional baino gehiago dituen Bilboko Bandak musika onez berriro beteko du Euskalduna Jauregiko Auditorioa igandean. Sarrera 2 eurotan izango da eta jauregiko txarteldegian jaso daitezke kontzertuaren egunera arte, BBK-ko kutxazainetan eta www.euskalduna.net webgunean.

Ines Olabarria bilbotar mezzosopranoak Antzinako Kantuko Masterra  egin du Milango Giuseppe Verdi Kontserbatorioan. 2000. urtean debutatu zuenetik (K. Weillen Drei Grossen Oper obran 'Piraten Jenny'ren paperean eta en de C.W. Glucken Le Cinesi obran 'Tangia'ren paperean), hainbat opera eta proiektu lirikotan hartu du parte Frantzian, Italian, Espainian eta Mexikon. A sei voci, I Madrigalisti Ambrosiani, eta Camerata di Santa Barbara di Mantova bezalako taldeekin egiten du lan. Opera, zarzuela, oratorio eta ganbera musika errepertorio zabala du. Duela denbora gutxi txalo asko jaso ditu Nuevo Alcala Antzokian Il Trovatore laneko 'Azucena' gisa, Rigoletto laneko 'Maddalena' gisa Bilboko Campos Eliseos Antzokian, La del Manojo de Rosas laneko 'Ascension' gisa eta 'Ulrika' gisa Madrilen aritu denean. Sevillako Auditorio Fibes antzokian Il Trovatore laneko 'Azucena' abestu du, Ignacio Garciaren zuzendaritza eszenikoarekin, eta Meridako Antzoki Erromatarrean, Carmen. Horrez gain, Murtziako lurraldeko hainbat auditoriotan La Pasion segun San Mateo abestu du. 

Muron (Alacant) jaioa, Jose Rafael Pascual Vilaplana, ospe handiko musikagile, irakasle eta zuzendaria da. Joan den urtarrilaz geroztik, Bilboko Udal Musika Bandako zuzendari titularra da. Batuta del Mtro. Tomas Boufartigue saria eman zioten (Habana, 1991). Lehen saria irabazi zuen Kerkradeko WMCko eta Birminghameko EBBAko Zuzendaritzako Nazioarteko Lehiaketetan (Holanda, 1997 eta Ingalaterra, 2000). 2004an Valentziako Komunitateko Elkarte Musikalen Federazioaren EUTERPE saria eskuratu zuen Bandako Zuzendaritza eta Jairako Musika Konposizioa kategorietan. 2010ean Gaztela-Mantxako Musika Jaialdiak ematen duen Ignacio Morales Nieva Musikako Sari Nazionala jaso zuen.

Albaceteko Orkestra Sinfonikoaren ohiko zuzendaria da 2001az geroztik, eta Murtziako UCAMeko Orkestra Sinfonikoaren eta Oportoko (Portugal) Banda Sinfonikoaren zuzendari gonbidatu nagusia. Horrez gain, Orquestra de Vents Filharmonia taldea zuzendu eta Bandako Zuzendaritza irakasten du Vall d’Albaida Eskualdeko Musika Eskolan. 2009tik hona, Istituto Musicale G.A. Fano de Spilimbergo (Italia) deritzon erakundeko ikastaroen Zuzendari Artistikoa da, eta irakasle gonbidatu lanean dihardu Trentoko (Italia) ISEBen eta Kolonbiako Kultura Ministerioaren Bizikidetzarako Musika Plan Nazionalean.

Alemania, Argentina, Belgika, Kolonbia, Kuba, Eslovenia, Holanda, Ingalaterra, Italia, Portugal, Errumania eta Suitzako hainbat talde sinfonikoren zuzendari gonbidatua izan da. Ganberako lanak, lan sinfonikoak, koralak eta antzerkirako musika intzidentala konposatu ditu, baita Balansiyyà. Bandarako musika biltzen duten 20 CD grabatuak ditu Audiart, RTVE, FLOC, TABALET eta DE HASKE zigiluekin.