2015eko abenduaren 3an, berriro ere Guggenheim Museoaren inguruan batuko dira Bilboko 11 ikastetxetako ikasleak eta irakasleak Euskararen Eguna ospatzeko. Horma artean baino aire librean elkartuko dira adinkide diren Bilboko beste gazte batzuekin. Eta eserita baino mugimenduan jardungo dira, dantzaka eta kantuka.
Hortaz, aurtengoan ere Euskararen Eguna era original batean ospatzearen alde egin dute.
Hitzordua, 11:00etan adostu dute Guggenheim Museoan.
Ekimenean parte hartuko duten ikastetxeak honako hauek dira: Ibarrekolanda BHI, Botikazar BHI, Zorrotza BHI, Unamuno BHI, Rekaldeberri BHI, Abandoko Berritzegunea, La Salle ikastetxea, Madre de Dios ikastetxea, Nuestra Señora de Begoña ikastetxea eta Pureza de Maria ikastetxea.
[2014-12-03] Zubiri zubiri 2.000 ikasleko giza katea osatzeraino