PechaKucha ekimena martxan da, gazte ekintzaileen proiektuak trukatzeko gunea

uriola.eus 2015ko aza. 27a, 11:00

Udalak PechaKucha deituriko foro berri bat antolatu du bilbotar gazte ekintzaileek, formatu laburrean euren proiektuak ezagutzera eman ditzaten. 

Elkar trukerako guena da Gazteria eta Kirol sailak antolatutakoa, eta bertan, PechaKucha formatuan proiektuak aurkeztu, entzun eta trukatzeko aukera izango da, sei minutu eta berrogei segundotan euren egitasmoak sintetizatzeko ariketa paregabea.

Proiektuen aurkezpena hurrengo asteazkenean ospatuko da, abenduak 2, arratsaldeko 20.20etatik aurrera Bilborocken:

• Guretxoko Skatepark skatearen zale diren gazte talde batek, Deustuko Erriberan bowl bat sortzeko asmoz, aurrera eramandako ekimena da. Gure zaharreko egurra birziklatuz, stand edo instalazioen muntaketa enpresei edo dekorazio enpresei soberakinak eskatuz eta torlojugintza berrerabiliz, eskola hau martxan jartzea lortu dute, skate-a praktikatzeko eta asialdirako gune gisa.

http://guretxokoskatepark.com/

• Egoki Ane Berazaren proiektu hau biltegiratze moldagarri sistema baten garapenean oinarritzen den proiektua da, ikerketa eta esperimentaziotik aterakoa. 

• Ciberbullyng. Igone Leon Kriminologian graduatua da eta bere gradu amaierako lana Ciberbullyingaren biktimei buruzkoa izan zen. Igonek online-aren eragin desinibitzailearen garrantzia azpimarratu nahi du, eta ciberbullyngaren faktore diren biktimizazio, kalte eta eraginari buruzko azterketa bat burutzen du. Zenbait erakunderi biktimekin lan egitea proposatu nahi die, bere beharrizanetan eta konponbidean sakonduz.

• Tras_Lacultura marketineko aholkularitza-enpresa honek kultura lan tresna gisa hartzen du, kulturarekin erlazionaturik ez dauden enpresa txiki eta ertainentzat komunikazio modu berri moduan. http://traslacultura.com/

• Hobbiespot. Afizio beretsuak dituzten pertsonak batzeko laguntzen duen maila orokorreko entretenimendu plataforma bat da. Rodrigo Velezek orain dela hilabete bat estreinatu zen aplikazio berri hau aurkeztuko du https://hobbiespot.com/

• Jonek musikaz gozatzeko formatu berri bat proposatzen du. Ahopeko Kontzertuak, kontzertu "sekretuak" dira gune pribatuetan, etxeko egongelak edo Bilboko denda txikiak kasu. https://ahopekokontzertuak.wordpress.com/

• Use-it Bilbao Paloma Dansen eta Fernando Fernandezen ekimen bat da. Bilbotar gazteek sortutako doako mapa turistiko bat da. Bidaiari gazte independenteei zuzendutakoa.

• Ilusion Social Project Belen Bustamanten proiektu honek, artista berrien sustapena eta jarduera solidarioak batzen ditu. Ilusion Social Project, gehien behar duten pertsona eta erakundeei laguntza eta aholkularitza emango dizkien proiektu sozialak sortzea helburu nagusitzat duen irabazi-asmorik gabeko elkartea da. http://ilusionsocialproject.com/ilusionsp/

• The Makery Gazte talde batek osatutako kooperatiba batek martxan jarritako ereduzko gunea da. Gune berritzaile honetan ikasleek, enpresek eta ekintzaileek ideia bat produktu ukigarri batera eraman dezakete eta gaitasun tekniko berriak garatu ditzakete. http://themakery.coop/

• I Love Bilbao Guia Trendy.  Bere 168 orrietan, gune adierazgarrienetariko batzuk batzen ditu, dekorazio eta moda dendak, tabernak, jatetxeak, azoka txikiak eta bestelako lokalak funtsa mantendu eta produktu eta zerbitzu apartak eskaintzen jarraitu duena. Argitalpen osoan zehar, irakurleek gonbidatu berezi batzuen laguntza izango dute, Bilbaolovers-ak. Hauek hiritik gidatuko gaituzte beraien begien bitartez. http://www.ilovebilbao.com/