Bilboko Musika Bandak XX. mendeko hainbat lan jasoko ditu abenduaren 3ko kontzertuan

uriola.eus 2015ko aza. 30a, 08:00

Udal Musika Bandak bere musikarekiko zaletasuna BBK Salaren barrualdera heldatuko da hurrengo abenduaren 3an, ostegunean. Iñaki Urkizu Bandaren zuzendariordearen aginduetara, taldea osatzen duten 45 musikari profesional baino gehiagok lan egitarau zabala eskainiko dute.

Egitarau horren barruan, Geronimo Gimenez edo Jose Maria Usandizaga bezala XIX. mendean jaiotako konposatzaileek idatzitako lanak, edo gaur egungo James Barnesenak egongo dira, besteak beste. Bandaren emanaldia 'Bilbao Izan' programaren barruan dago, eta kontzertuan ateratzen den dirua Errefuxiatuei laguntzeko NBEren ACNUR Agentziari emango zaio. 2 euroko prezioa izango duten sarrerak BBK Aretoko txarteldegietan, zerbitzu anitzeko Kutxabankeko kutxazainetan eta www.bbk.es webgunean erosi ahal izango dira.

Gonzalez Bastidaren Goralpena lanak emango dio hasiera kontzertuari, eta bertan, beste lan batzuen artean, Gimenezen La torre del oro preludio sinfonikoa, Usandizagak 1906an idatzi zuen hiru euskal abesti herrikoiri buruzko Irurak bat rapsodia eta Barnesen Appalachian overture eta A Leroy Anderson portrait entzun ahal izango dira. Egitarauari amaiera emateko Palancaren Goya lana eskainiko da.

Iñaki Urkizu Kerejeta (Beasain, 1961) 2007tik Bilboko Udal Musika Bandako zuzendariordea da. Zortzi urterekin hasi zen tronpeta jotzen etxeko ohitura jarraituz. Donostiako kontserbatorioan egin zituen ikasketak eta jarraian Tolosako Udal Bandako kide bihurtzen da, bakarlari bezala arituz hamarkada batez.

Ondoren, zenbait musika eskoletako irakasle izan da (Beasain, Tolosa eta Arrasate Musical), zenbait bandetako kolaboratzailea, –Bilboko Orkestra Sinfonikoa edo gipuzkoar hiriburuko Konjunto Barrokoa, Araba Brass Taldea eta Gasteizko Big Band besteak beste- eta moldaketa, transkripziogile eta musika bildumagile lanetan bere ibilbidea landu duena da. 1998an, Ertzaintzako Musika bandako Zuzendaritzara sartzen da ordura arte tronpeta bakarlaria zena. 800 kontzertu baino gehiago zuzendu ditu eta zenbait diskoren grabaketetan parte hartu du bere karrera osoan.

Bilboko Musika Bandak 120 urte bete ditu aurten. 1895eko ekainaren 9an, Jose Sainz Basaberen zuzendaritzapean, Bilboko Udal Musika Bandak bere lehenengo kontzertua eman zuen Areatzan. Urte hauetan, Bandaren musika beste leku askotan ere entzun ahal izan da, Valentziako Palau de la Musican, Tenerifeko Santa Kruzeko Angel Guimera Antzokian edo Madrilgo Teatros del Canal Antzokietan, besteak beste. Zuzeneko musika eskaintzeaz gain, Bandak hainbat disko grabatu eta musika proiektu garrantzitsuetan ere hartu du parte.