New Order klasikoenen kutsuekin, Music Complete lanean xehetasun guzti-guztiak zaindu dira. Taldeak esan duenaren arabera, disko horrekin dantzarako album bat egin nahi izan dute, Joy Division gogora ekartzen duten zenbait oihartzunekin.
New Order nahitaezko erreferentzia izan da pop elektronikoaren zaleentzat. Manchesterreko taldearen behin betiko arrakasta Blue Monday lan mitikoarekin iritsi zen. Izan ere, single independente hori musikaren historian gehien saldu dena izatera iritsi zen, eta denboraren poderioz, belaunaldi oso batentzako benetako himno bihurtu da.
New Order banda Joy Division taldeko Ian Curtis abeslaria hil eta gero sortu zen. New Orderren lehenengo bertsioa erraz aldera daiteke sorrarazi zuen taldearenarekin. Power Corruption & Lies albumarekin post-punk estilotik aldentzen dira, eta beste norabide bat hartuz musika elektronikoaren eta new wave estiloaren arteko fusio bat egin dute, New Orderren soinu bereizgarria lortzeko.
Honako hauek dira Peter Hook baxu-jotzailea joan eta gero berritutako banda britaniarra osatzen duten kideak: Bernard Sumner, Stephen Morris, Gillian Gilbert, Phil Cunningham eta Tom Chapman. Azken hilabeteetan azken disko arrakastatsua aurkezten ibili dira, eta disko arrakastatsuarekin sold out piloa lortu dituzte Paris, Brusela, Stockholm, Berlin, Londres, Glasgow, Liverpool edo Manchesterren.
New Order taldea Bilbao BBK Live 2016 Jaialdirako kartelera sartu da, non jada lehen kartelburua den Pixies, Courtney Barnett, Father John Misty, M83 eta Jose Gonzalez dauden.
Bonu eskaintza
Jaialdiak ondoz ondoko bigarren 'sold out' delakoa egitea lortu zuen aurreko edizioan, eta, une honetan 90 euroko bonu eskaintza bat du abenduaren 3ra arte (gehi sei euro gastuengatik). Kanpina duen bonuak 100 euroko prezioa du, gehi sei euro gastuengatik.