Euskararen Eguna

Zubirik zubi, euskaldunen adierazpenak

Ulibarri programa 2015ko abe. 3a, 09:11

Alde Zaharreko zubiak euskal adierazpenez beteko ditugu! Gaur, abenduak 3, Ulibarri programarekin, Hizkuntza Normalkuntzaren apostua egiten dugun hainbat ikastetxetako ikasle eta irakaslek Alde Zaharreko zubiak beteko ditugu. San Antongo Zubia; Mesedeetako Zubia; Arenaleko Zubia eta Udaletxeko Zubiak euskaraz bete nahi ditugu!

Goizeko 11:00etan, elkartu, adierazi, gozatu eta Euskara Nazioarteko Eguna ospatuko dugu!

Ikasle eta irakasle, txistulari, trikilari, adarjole, denok batera gure bizipen eta desioak kaleratu, airera bota eta ibaitik itsasora bidaliko ditugu.

Txistulari boluntarioak, Luis Angel Gaintza eta bere lagunak gurekin izango dira.

Ondoren, bertsoz eta dantzaz Arriaga plazan, 12:00etan, bilduko gara berriro ere, elkar arteko indarrak metatuz eta topa eginez ekitaldiari amaiera emateko.

 

Partaideak

Bilboko txistulari boluntarioak, Garikoitz Lasa eta Txurdinagako Berritzegunearen koordinaziopean Ulibarri programako kide diren ikastetxeak: Gabriel Aresti BHI, Zurbaran-Ellacuria BHI, Karmelo Ikastola, Kirikiño Ikastola, Artxandape Ikastola, Ave Maria Ikastetxea, Begoñako Andra Maria Ikastetxea, Ibaizabal BHI, Aingeru Jagoleak Ikastetxea eta Presentacion de Maria Ikastetxea.