Trafiko etenaldia Poza Lizentziatuan eta zenbait neurri Olabeagan

uriola.eus 2015ko aza. 30a, 08:00

Udalak jakitera eman duenez, bihar, abenduak 1, ibilgailuen trafikorako itxiko da Poza Lizentziatuaren zati bat, esparru publikoa okupatuko da Olabeaga Aldapan eta ur mozketak egongo dira Olabeagan ere. 

Bihar, abenduak 1, 23:00etan hasi eta biharamuneko 03:00etara bitartean, gutxi gorabehera, kalea ibilgailuen trafikorako itxi eta aparkalekuak murriztuko dira Poza Lizentziatuaren kalean, Maria Diaz Haroko kalearen eta Areiltza Doktorearen zumarkalearen artean. Okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dituzte aurretiaz eta ibilgailuentzat Simon Bolivar eta Areiltza Doktorearen zimarkalea izango dira ordezko bideak.

Airea girotzeko ekipoak igotzeko okupatuko da esparru publikoa.

Era berean, bihartik, abenduaren 1etik hilaren 3ra, 08:00etatik 18:00etara bitartean, gutxi gorabehera, galtzada eta aparkalekuak okupatuko dira Olabeaga aldapan, 16 eta 18 zenbakien artean, beilatokiaren aurrean. Okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dituzte aurretiaz eta seinalisten bidez arautuko da trafikoa.

Fresatze eta asfaltatze-lanak egiteko okupatuko da kalea.

Bukatzeko, bihar arratsaldean, 16:00etatik 19:00etara bitartean, gutxi gorabehera, uraren hornidura zerbitzua kenduko dute Olabeaga Adarreko 2tik 18ra; Eugenio Olabarrieta Plazako 1etik 3ra; eta Deustuibarrako 59. zenbakian.

Olabeaga Adarreko 2an ur-hartune bat konpontzeko kenduko da ura.