Esparru publikoaren okupazioa Juan Ajurriagerran eta arratoiak hiltzeko kanpaina Errekalden

uriola.eus 2015ko abe. 1a, 07:00

Udalak jakitera eman duenez, bihar, abenduak 2, esparru publikoa okupatuko dute Juan Ajuriagerra kalean eta arratoiak hiltzeko kanpaina martxan jarriko da 7. barrutian.

Bihar, abenduak 2, 14:30etatik 16:30etara, gutxi gorabehera, zirkulaziorako itxi eta espaloia eta aparkalekuak okupatuko dira Juan Ajuriagerra kalean, Heros eta Ercilla kaleen artean. Okupatuko den aldean seinaleak jarriko dira aurretiaz eta oinezkoek pasabidea libre izango dute etengabe. Gainera, Ercilla kaleko bide-gurutzetik etenda dagoen aldeko garajeetako sarrera-irteerak seinalisten bidez antolatuko dira. Esparru publikoaren okupazioak iraun bitartean, Heros eta Ercilla izango dira ordezko bideak.

Juan Ajuriagerra kaleko 12. zenbakiaren inguruan garabi-kamioi batekin lanak egiteko okupatuko da esparru publikoa.

Bestalde, azaroan eta abenduan arratoiak hiltzeko udazkeneko kanpaina egingo da hiriko barruti guztietan. Errekalden bihar, abenduak 2, abiatuko dira aipatutako lanak.

Hain zuzen ere, 7. barrutian, arratoiak hiltzeko lanak abenduaren 2an, 3an, 4an eta 7an egingo dira Ametzola, Iralabarri, Errekaldeberri-Larraskitu, Uretamendi eta Iturrigorri-Peñascalen.