Euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin, Bilboko Udalaren Euskara, Gazteria eta Kirol Arloak eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Euskara Zuzendaritza Nagusiak bultzatuta, Bilboko IV. Berbagunea antolatu dute. 2016ko urtarrilaren 21ean izango da, Azkuna Zentroan, Alondegian.
Nork har dezake parte
Euskaraz ulertzeko gaitasuna duen edonork (nahitaezko baldintza, euskarazko solasaldia oztopatuko ez duena, hain zuzen ere). Euskaldunak eta euskaldun hartzaileak batu nahi dituzte antolatzaileek.
Funtzionamendua
Egun osoan lau txanda antolatuko dira, eta guztira mila pertsonatik gora hartuko du parte. Hiru txanda goizez eta bat laugarrena arratsaldez:
09:30 – 11:00 Lehen txanda
11:00 – 12:30 Bigarren txanda
12:30 – 14:00 Hirugarren txanda
16:30 - 18:00 Laugarren txanda arratsaldean
Mahaikide bakoitzak hiruorriko bat izango du landu behar diren hiru gaiekin. Mahai bakoitzak moderatzailea izango du. Moderatzailea euskaldun osoa izango da eta bere eginkizuna elkarrizketa sustatzea izango da sei mahaikideen artean.
Gonbidatuen artean egongo dira gizartean nolabaiteko oihartzuna duten pertsonak: kultur arlokoak, kirol arlokoak, alderdi politikoetako ordezkariak eta beste sektore batzuetakoak "ekimenean parte har dezaten eta kaleko jendearekin mahai baten inguruan hitz egiteko elkartu daitezen".
Euskaltegietako ikasleek hirugarren txandan (12:30-14:00) eta arratsaldeko txandan (16:30-18:00) parte hartuko dute, aurreko bi txandetan ikastexe eta eskoletako ikasleek.
Horrenbestez, Berbagunean parte hartu nahi duen orok antolatzaileekin harremanetan jarri beharko du: berbagunea@gmail.com 944 162 472 / 619 400 892
Kontuan izan txanda bakoitzean gehienez ere 500 pertsona elkartuko direla, eta antolatzaileek plazak mugatu beharko dituztela.