Mundu mailako estreinaldiak egongo dira Bilbao Mendi Festivaleko azken hiru egunetan

uriola.eus 2015ko abe. 18a, 09:08

Argazkia: @WOPEAK

Bilbao Mendi Film festivalek gogotsu hartu du aurtengo erronka, eta pasa diren zazpi egunetan egitarau osotu bat aurrera aterata, dagoeneko azken txanpan sartuta daude euskarazko estreinaldiekin edota mundu mailako estreinaldiekin. 

Zinemaldiaren 8.edizioa abenduaren 20ra arte luzatuko da Bilbon. 'Meru' filmarekin ekimenari irekiera emanda, ostiral, larunbat eta igande honetan oraindik mundu mailako estreinaldi, pelikula edota mediometrajeak ditugu pantaila handian ikusteko prest.

Euskal zuzendari eta filmek ere txoko bat egin dute aurtengo zinemaldian. Horien artean, gaur bertan, ostirala 18, Santi Ugartek aurkeztuko duen Urzulo filma daukagu. Santi Ugarte ikasle gazteak egindako euskarazko lehen filma dugu hau. 

Gaur bertan ikusi ahal izango ditugun beste film batzuk, Daniel Castilloren 'Prohibido escalar' eta hainbat sari jaso dituen 'Paranoma' mediometraia ditugu. Azken honek, eskalada munduan murgiltzen diren aita-semearen harremanari buruzko istorioa erakusten digu. Berriz, 'Prohibido eskalar' filmak uztartze naturalari eta eskaladari buruzko hausnarketa sakona egin eta erakusten digu.

Galdu ezin duzuen beste data garrantzitsu bat, larunbateko 19.30etako emanaldia da. Honetan mundu mailako estrainaldi bat eskainiko du Bilbo Mendi Film Festivalek. 'WOPEAK' filman Alberto Iñurrategik, Juan Vallejok eta Mikel Zabalzak Himalayako 8.000 metrotako mendietan barrena eramango gaituzte. 30 minutuko film-dokumentala da. Esan bezala, mundu mailako estreinaldia izango da, eta estreinaldian aipatutakoak, Mikel Renteria eta zuzendaria bera, Karen Sole ikusi ahal izango ditugu.

Aurten ikastaroen eskaintza handiagoa izan da, aurreko edizioekin alderatuta. Mendiklik argazkilaritza ikastaroari Eskaladako patologiei eta entrenamendu metodoei buruzko ikastaroa eta Mendi-lasterketetako teknika eta entrenamenduen inguruko ikastaroa gehitu zaizkio. 

Abenduaren 20an amaituko da jaialdia saritutako pelikulen non-stop saioekin. Egun horretan, 17.15etako emanaldian, sariak banatuko dira.

Dagoeneko, zinemaldiaren ekuatorea pasa dugu eta hiru egun falta dira ekimen honi amaiera emateko. Hala ere, gero eta ikusle gehiago jaso ditu, eta joan den asteburuan %80ko salmenta izan zuten. Atzo ere, osteguna 17, arteo osoa bete ahal izan zuten. Iaz 7.400ikusle etorri ziren ekitaldia ospatu zen egunetan zehar, eta aurten  nahiz eta esperientzia amaiera emateko egun batzuk falta dira, orain arteko datuak ikusita bide onean doazela uste, iazko datuak puskatu eta gailur berrira iritseko esperantzarekin.

JHona hemen Bibao Mendi Film Festivalen azkenengo hiru egun hauetako 2015ko programazioa, egunen eta egoitzen arabera bananduta:


 

BBK Aretoa

Abenduaren 19an,  larunbata 

11:00 'Mendi-liburuen egileekin solasean' (BBK Salako atondoa), sarrera librea.

11:30 'Imanol Marrodanen konferentzia: Anboto, mundu higikor baten irudia' Imanol Marrodan artista eta argazkilariarekin, sarrera librea.

15:00 'Kaxkagorri', 'Nowhere place'* eta 'Jumbo wild' pelikulen proiekzioak.

17:15 '82 summits' eta 'K2 and the invisible footmen' pelikulen proiekzioak.

19:30 'Wopeak' pelikularen estreinaldia: 2t on Chamlang', Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalzarekin.

* Gonbidatu bate do gehiago izango dituzten pelikulak

Abenduaren 20an, igandea

Non-stop saioak saritutako pelikulekin; 12:00etan, 15:00etan, 17:15etan eta 19:30etan. Saio hauen programazioa abenduaren 19an iragarriko da, 17:00etan.

BBK Salaren emanaldien prezioak

15:00etako saioa (asteburuan): 5 euro

17:15etako saioa (asteburuan): 7 euro

19:30etako saioa (asteburuan): 7 euro

17:00etako saioa (astelehenetik ostiralera): 5 euro

19:30etako saioa (astelehenetik ostiralera): 7 euro

Non-stop saioak (12:00, 15:00, 17:15 eta 19:30): 7 euro

 

Bilboko Metroa

'Argazki erakusketa: CVCEPHOTO nazioarteko lehiaketaren irabazleak' azaroaren 9tik abenduaren 31ra, sarrera librea

 

Piugaz Eskalada Zentroa

Abenduaren 20an: 'Jardunaldi irekia PIUGAZ-en'  

 

Zabalguneko eraikina

Abenduaren 19an eta 20an: 'Mendiklik argazkilaritza ikastaroa'

 

Bilboko Aterpetxea

Abenduaren 19an eta 20an: 'Clinic entrenamendua eta teknika mendi-lasterketetan'