Xabier Monasteriok azaldu digunez, Mendebaldeko Sahararekiko elkartasuna jorratzen duten elkarteak, Joseba Apaolaza aktorea, musikari batzuk, eta Ali Salem Iselmu liburuaren egilea izan dira ekitaldian.
Liburua
Sahara herriarekin bat egiteko egunean, Ali Salem Iselmu saharar idazlearen Beduino bat Karibe aldean liburuaren euskal itzulpenaren aurkezpena izan da Kafe Antzokian. Erroa argitaletxeak aukeztu du Un beduino en el Caribe liburuaren euskarazko bertsioa, aurretik Mendebaldeko Sahararen historia eta bertako gatazkaren kokapena egiten duen hitzaurre batek lagunduta.